XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andoni'k.- Etxe osteko lizarretan.

Goizean kabia ikusi dot, eta illuntzeraño geldi egon naz.

Orduan ixillik urbilddu natxako, ta uartu baño len egoetatik orratu dot.

Amak.- Zertzuek geyago egozan kabian?.

Andoni'k.- Txorikuma polittak, oraindiño yantzi bakoak.

Amak.- Ta zer egingo dozu orain txori orregaz?.

Andoni'k.- Kayolan sarrtu, ta leyo-aurrean eskegi.

Amak.- Ta txorikumak? Nork unittuko dauz, nork aziko?.

Andoni'k.- Oldoztu bez Bai-noa kabira, ta txorikumak ameari ekarriko dautsodaz.

Kayolan aziko dauz.

Amak.- Ondo yagok Baña zure arrebatxoa, zeu ta ni norbaitek gela estu-estu ta ertsi-ertsi baten sartuko ba'giñuz, andik iñoiz bez urten eziñik, ¿zer zenegike?.

Andoni'k.- Ene ama, negarr ta negarr, ta lasterr ilgo nintzake.

Ez leuke, baña, iñork orrelako gaiztakeririk gugaz egingo.

Amak.- Gaiztakeri berorixe gura dozu, ba, zeuk txori gaxoekaz egin.

Ta orain?.

Andoni'k.- Orain? Txoria azke itzi.

Egiteko neban gaiztakeria ez neban oldoztu.

Boa azkerik bere umeak azten.

Amak.- Ondo egiña, ene semea.

Azke bizi izateko egin dauz Goiko Yaun onak txoritxuok.

Ta azkatasun ori eurei kentzea ankerrkeria da.